Saltar al contenido
PodcastsCienciasZientzia puntu-puntuan

Zientzia puntu-puntuan

UPNA
Zientzia puntu-puntuan
Último episodio

51 episodios

  • Zientzia puntu-puntuan

    Inkisidoreen itzala: Nork sartu dizu sorgin hori buruan?

    15/06/2026 | 15 min
    Itxi begiak eta pentsatu sorgin batengan. Itsusia eta zaharra oso? Irudi hori ez da zurea, inkisidoreek mendeetan zehar zure buruan txertatutako estereotipoa baizik. Podcastaren 50. atalean, Irati Zurbano ikertzailearekin argituko dugu nola eraiki zuen botereak "errudun perfektuaren" mitoa mendez mende, eta nola irauli duen euskal kulturak eta feminismoak ikono errebelde bilakatzeko.
    ########
    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
  • Zientzia puntu-puntuan

    Neskameen ahots isilduak

    18/05/2026 | 16 min
    Nafarroan, Europa osoan bezala, langileen herena etxeko zerbitzuan aritzen zen Aro Modernoan. Gehienak emakume gazteak ziren. Milaka izan arren, historian ia ikusezin bihurtu dituzte. Amaia Nagusia historialariak haien ahotsak berreskuratu ditu artxiboetako auziei esker. Lan gogorra, indarkeria eta bizirauteko borroka ageri dira mendeetan isilduta egon diren testigantzetan.

    ########
    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
  • Zientzia puntu-puntuan

    Hamaiketakoari gorazarre

    23/04/2026 | 13 min
    Hamaiketakoan laburbiltzen da Nafarroako gastronomiaren arima. Bertako produktuak, sasoian sasoikoak eta km 0 elikagaiak daude oinarrian. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako errezetek ematen diote itxura eta zentzua. Otordu bat baino gehiago da; familian edo lagun artean partekatzen den ospakizuna, festa, barreak eta une onak. Askotan, iristear dagoen zerbaiten hasiera ere bada. Horren inguruan hausnartzen du Eneko Izkue sukaldari nafarrak atal honetan.
    ########
    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
  • Zientzia puntu-puntuan

    Saskia berrasmatzen: materialen iraultza erremontean

    24/03/2026 | 14 min
    Erremontea garai berrietara moldatu nahian dabilen pilota modalitatea da. Artisau-lanari eta tradizioari loturik, erreminta egiteko modua ez da apenas aldatu sortu zenetik. Orain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko INAMAT institutuko ikertzaileek material konposatuak eta 3D fabrikazioa aztertzen ari dira erresistenteagok eta eskuragarriagoak diren saskiak garatzeko. Berrikuntzak tradizioa arriskuan jartzen al du, ala haren etorkizuna bermatzeko giltza da? Xabier Sandua ingeniariak ditu erantzunak.
    ########
    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
  • Zientzia puntu-puntuan

    Logika lausoa edo grisen edertasuna

    27/02/2026 | 14 min
    Zuri edo beltz, bai edo ez… Gure erabaki gehienek — eta algoritmo askok hartzen dituzkenek — ez dute horrela funtzionatzen. Zuria nekez izaten da erabat zuri, eta beltza ere gutxitan izaten da erabat beltz. Gaurko atala gris horietara begiratuko dugu: zalantzetara, tarteko balioetara, eta zuzenean alderatu ezin diren egoeretara. Ander Goñi Medrano NUPeko matematikaria da, eta NAIR Center Nafarroako Adimen artifizialaren Ikerketa Zentroan aritzen da ikerketan. Logika lausoaz eta grisen edertasunaz aritu gara solasean.
    ########
    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Más podcasts de Ciencias
Acerca de Zientzia puntu-puntuan
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta. Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.
Sitio web del podcast

Escucha Zientzia puntu-puntuan, Arpa Talks y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.es

Descarga la app gratuita: radio.es

  • Añadir radios y podcasts a favoritos
  • Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
  • Carplay & Android Auto compatible
  • Muchas otras funciones de la app