147 episodios
- “Benetan zabiz?” podcastaren jarraitzaileek Malenek eta Aitziberrek bakarrik grabatutako atalak gustura jasotzen dituztenez, neska dosi handia, atal honetakoa! Chat GPTk proposatutako jaki-nahaste arraroak probatu dituzte, gainera. Lotuta zeukaten gonbidatua ezin izan da etorri eta aspaldiko atalik random-ena egin dute gure neskek.Gimnasioaz, "Ricky Morty" marrazkiez, powerlifter direlakoez, euskarako C2 mailak eskatzen dituen baldintzez, eta masailezurra bere lekutik aterata izateaz hitz egin dute, besteak beste, atalean zehar.Zer moduz dabil Malen Donostian? Zergatik bizi da zakur batekin? Zer gertatzen da izozkailuan izoztuta dituzun pertsonak urtzen direnean? Zure etxean agertu daitezen arriskua dago? Denboraldi honetako sagardotegia antolatzen hasi al dira dagoeneko?Lan urte honetako beste kolaboratzaile bat aurkeztu dute: Ainhoa Vitoria, nesken lankide eta batez ere, laguna! Bizitzako azal-berritzeez hitz egin dute berarekin eta gomendio kulturala ere bota die Vitoriak.Benetan zabiz, galdu egingo duzula?
- Hau kaosa! “Benetan zabiz?” podcastera bigarren aldiz etorri dira atal honetako gonbidatuak: La Txama taldeko Tuli "El Bachatuli" eta Aitor Valcarlos! Aurrez etorri zirenetik aldaketa asko izan dituzte haien bizitzetan: Valcarlos aita izan da eta Tulik ezin izan du Argentinan artzaina izateko ametsa bete. Taldearen disko berria, Vol.2, kalean da! Aitortu dute albuma EHko artista ezagun batek ekoitzi diela eta, bestalde, norbaitek beraien azken lana zapuzteko ahalegina egin zuela. Zertarako deitu diote Janus Lesterri? Zergatik haserretu dira Aitziber eta Malenekin? Nor sartu dute Arrosaliren izozkailuan? Zergatik ezkondu dezake jendea Valcarlosek? Lehen baino lo gehiago egiten du guraso denetik? Behiekin obsesionatuta dago Tuli?Ez galdu atal ero hau!
- Atal honetako gonbidatuaren arabera, Euskal Herriko lehen txutxu-mutxu podcasta eurena da, baina horren inguruan eztabaidatzeko gonbidatu dute, hain zuzen ere, Ainhoa Etxebarria “Benetan zabiz?” podcastaren 168. atala denera!GUAU plataformako “Salda badugu” podcast berriaz, Ainhoaren ezkontzaz, Ana Rosa Quintanaz, jendeak kioskoetan erosi nahi izan zuen “Kaixo” aldizkariaren aleaz eta filmetako sexu eszenez aritu dira hiru neskak.Nolakoa da Etxeba? Zeintzuk dira bere hobbyak? Nor da bere erreferente handienetakoa? Jendea izozteko hozkailua eta hilekoaren mina simulatzen duen aparatua estreinatu dituzte, gainera. Benetan zabiz, galdu egingo duzula?
- Denboraldiko lehen eduki sortzailea gonbidatu “Benetan zabiz?” podcastean: Luma Otaño!Tolosako eduki sortzaileak ez du lan bakarra egiten; haurreskola batean haur hezitzailea ere bada, eta aitortu du, mahai-jokoak oso gogoko dituela. Mugikorraren gehiegizko erabilera, kuadrillismoa, sare sozialak, norbere bizitza partekatzea, oversharing-a eta postureoa izan dira, besteak beste, ataleko gai nagusiak. Kolaboratzaile berrietako bat ere hurbildu da gainera!Jon Gotzon Aldaparena “tardeo”az eta gazteek alkoholik ez edateko joera berriaz aritu da. Bai eta bikote harremanetako “peluxea” izateaz ere.Benetan zabiz galdu egingo duzula?
- Atal honetako gonbidatuak hogei urte eman ditu bere jaioterritik kanpo eta, azkenean, etxera itzulita semea Donostian hazteko hartu duten erabakiak oso pozik jarri du. Nerea Garmendia beasaindarrarentzat ETBko “Vaya Semanita” saioa da proiektu bereziena, hogeita hiru urte baitaramatzate berau grabatzen. Beste humorezko saio batzuk ere egin izan ditu, "Akelarre" esaterako. Garmendiak aitortu du, ETB-2n ikusita fitxatu zutela RTVE kateko “MasterChef Celebrity” saioan parte hartzeko.Zer moduz dago Garmendia osasunez? Nola izan zen obuluak izozteko prozesua? Epaitua sentitu izan da ama berrogeita bost urterekin izateagatik? Nolakoa da bera? Zein da bere buruarekiko duen pertzepzioa? Eta zer pentsatzen du Nereak, Malen eta Aitziberren inguruan?Nereak esklusiba bat eman du gainera! Hirurek, bestearekiko aurreiritziak zeintzuk izan daitezkeen azaldu dute eta giro ezin hobean aritu dira elkarrekin! "Benetan zabiz?" podcasta galdu egingo duzula?
Más podcasts de Cultura y sociedad
Podcasts a la moda de Cultura y sociedad
Acerca de Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Sitio web del podcastEscucha Benetan zabiz?, Ni tan bien y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.es

Descarga la app gratuita: radio.es
- Añadir radios y podcasts a favoritos
- Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
- Carplay & Android Auto compatible
- Muchas otras funciones de la app
Benetan zabiz?: Podcasts del grupo









































