PodcastsEducación10 minututan

10 minututan

ULU Media
10 minututan
Último episodio

63 episodios

  • 10 minututan

    Erabakiak hartzeko tresnak

    12/01/2022 | 18 min
    5. denboraldiko azken atala erabakiaren edo erabakimenaren  inguruan egingo dugu. Datu harrigarri bat: egunean zehar, pertsonok, batez beste, 35.000 erabaki hartzen ditugu, eta horien zati txiki batez baino ez gara jabetzen. Zehazki, gure garunak hartzen ditu erabakien % 99,74 automatikoki. Hau da, ez gara benetan horietaz jabetzen. Gaurko saioan, erabakiak hartzeko tresnei buruz hitz egingo dugu eta horietako batzuk azaldu egingo ditugu. Teknologia, honetan ere, lagungarri zaigulako.

    Jantzi kaskoak eta adi!
  • 10 minututan

    Txango birtualetan barrena

    22/12/2021 | 18 min
    Gaurko saioan txango birtualei buruz hitz egingo dugu: mundu berriak, toki ezezagunak... bestela ezagutzeko aukerarik izango ez genukeen lekuak bisitatzeko, birtualki bada ere, aukera emango diguten moduei buruz hitz egingo dugu. Bidaiatu nahi? Jantzi kaskoak eta entzun!
  • 10 minututan

    Sketchnoting-a eta pentsamendu bisuala

    18/12/2021 | 16 min
    Hezkuntzan, eta beste esparru askotan ere bai, oso hedatua eta erabilia da ahozko azalpenekin batera irudiak erakustea (powerpointak adibidez). Baina baliabide interesgarri asko dago powerpointaz haratago ere. Gaurko saioan pentsamendu bisualak irakaskuntzan izan dezakeen erabileraz hitz egingo dizuet. Irudiez arituko gara, grafikoez, mapez eta, batez ere, ikasgelan gero eta gehiago erabiltzen ari den teknika berri batez: sketchnoting-a.
  • 10 minututan

    Ez egin lan gehiago, egin lana hobeto!

    08/12/2021 | 16 min
    Normalean, zereginak mugagabeak izaten dira baina denbora, aldiz,  mugatua. Horregatik, planifikazio on bat lanaren erdia dela esan ohi da. Gaurko saioan, ikasketa emankor baterako gomendio eta tresna batzuk emango ditugu: Eisenhower metodoa zereginak lehenesteko, Pomodoro teknika denbora ondo kudeatzeko eta Kanban hori guztia ondo antolatzeko. Ez dezagun denbora galdu!

    Jantzi kaskoak eta adi!
  • 10 minututan

    Adimen artifiziala hezkuntzan

    25/11/2021 | 14 min
    Hezkuntza teknologikoko txosten garrantzitsuenek (Gartner, Horizon…), azken urteetan, adimen artifiziala aipatzen dute joera nagusienen artean. Eta ez teorian bakarrik. Praktikan ere, pixkanaka izan arren, helburu ezberdinekin adimen artifiziala gero eta gehiago erabiltzen hasi da. Adibidez, liburu analogiko baten testua digitalizatzeko, testuak ahots edo bideo bihurtzeko edo kameretan ikasleen egoera emozionala atzemateko.

    Atal honetan adimen artifizialaz ariko gara.

    Jantzi kaskoak eta adi!

Más podcasts de Educación

Acerca de 10 minututan

10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu. Eskolan aplikatzeko rikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu gurera murgiltzeko?
Sitio web del podcast

Escucha 10 minututan, The Mel Robbins Podcast y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.es

Descarga la app gratuita: radio.es

  • Añadir radios y podcasts a favoritos
  • Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
  • Carplay & Android Auto compatible
  • Muchas otras funciones de la app

10 minututan: Podcasts del grupo

Aplicaciones
Redes sociales
v8.8.10| © 2007-2026 radio.de GmbH
Generated: 4/15/2026 - 7:54:06 PM