7 episodios
- Ez da salda zalea, baina saltsa eta sormena bor-bor ditu Iban Garciak. Eduki sortzailea, bateko txaloak eta besteko txistuak jasotzera ohituta, psikologo on batean dirua gastatzea inbertsiorik onena izan da beretzat. Uda izorratu zion egunkari bateko titularra ahaztu barik, une txar bat igarotzen ari zen ezagun batek bidalitako mezu hunkigarriak negar malkotan utzi du Iban. Horrelakoengatik, eta ilusioa badu, edukia sortzen jarraituko du.
- Genozidioa, gerrak, homofobia… egungo panoramari beldurra dio Aitziber Garmendiak, eta bere gune segurua antzokia da. Lanez lepo dabil azkenaldian, baina ama edo amona paperak nahi baino gehiago iristen zaizkiola aitortu du. Azkenaldian Estatutik errekonozimendua badatorkio ere, etxekoa baloratuz, euskal kulturaren parte izaten jarraitu nahi du.40 urteetako langa pasata, telefono deirik ez jasotzeari oraindik ere beldurra dio baina lehentasunak argi ditu: jende pozoitsua ekidin.
4. "Eutanasia eskatu eta agurra prestatzeko deitzen dizutenean, prozesua desberdina baina aberasgarria izaten da”
28/10/2026 | 40 minBeilatokien negozioarekin hasi zenean beldurra zion heriotzari, orain, berriz, Mikel Idoatek lasai hitz egiten du heriotzaz eta baita eutanasiaz ere.Konfort gunetik kanpo egotera ohituta, argi eta garbi mintzatu da heriotzaz, pilotaz, negozioez eta euskararen inguruan. Ainhoak eta Alexek ez dute ulertzen zergatik den zaila pilotari batekin elkarrizketa lotzea. Mikelek argi du: pilotan hainbat ikuspegi aldatzea beharrezkoa da.- Bizitzak emandako opari gisa onartu du Ura Bere Bidean proiektuan parte hartzeko eskaintza. Betizun partaide gehiago ere bazirela aipatzen duten txutxumutxuei iskin eginez, “Lokaleko Lehiotik” abesten gozatu nahi du Telmorekin batera. Amatasuna, Kala Naiz proiektua, Enraizadas… hizpide izan ditu podcastean. Animalia bat balitz, txoria izango litzateke Zuriñe Hidalgo. Mila ideia buruan, horiek gauzatzeko gogoz… Psikologoak esan zion: hegan egizu, baina oinak lurrean dituzula.
- Txikitatik “Conquis” saiora joatea amesten zuen, eta lau urtez castina egin ondoren, parte-hartzaile izatera iritsi zen. “Supervivientes” saioan lehiatzeko aukera ere izan du, baina aitortu du, gidoilariek eskatutako eztabaidak eragitea kostatzen zitzaiola. Aratz Lakuntzak amesten jarraitzen du: ”Conquis” programan kapitain joan nahiko luke eta gimnasio bat ere ireki nahi du. Oinak lurrean, helburu horiek ditu jomugan.
Más podcasts de Cultura y sociedad
Podcasts a la moda de Cultura y sociedad
Acerca de Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” podcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Sitio web del podcastEscucha Salda badugu, Crímenes Ibéricos y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.es

Descarga la app gratuita: radio.es
- Añadir radios y podcasts a favoritos
- Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
- Carplay & Android Auto compatible
- Muchas otras funciones de la app
Salda badugu: Podcasts del grupo









































