Kantu baten sorreratik hau oholtzara edo entzuleen belarrietara eramateko bidean asko dira artistak egin beharreko hautuak: Norentzat egiten ditu kantuak? Nola ekoizten ditu, eta nola banatu? Zein oholtza okupatu nahi du eta non ez du egon nahi? 50 urteko ibilbideak hauetako asko erantzun behar izan ditu Anje Duhalde arrangoiztarrak. Errobi eta Akelarre talde mitikoetako kide izan da eta bere izenpean ere atera ditu dozena bat disko. J Martina musika taldeko kide da Kattalin Barcena larrabetzuarra. Konpromiso politikoa eta sorkuntza artistikoa elkar uztartuta garatzen ditu bertan. Benat Bidegain musikari ondarrutarra Dena taldeko kide da eta Mahl Kobat izenpean abiatu zuen 2024an bakarkako ibilbidea. Ondarruko "Betepaeta" kolektiboan ere badabil burubelarri. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun, Amets Aranguren.
--------
46:25
--------
46:25
2. Lehiaren kultura, kulturaren lehia
Lehiak edozein ikuskizun egin du hobe, kitzikagarri. Ion Celestinoren aitonak esaten omen zuen: “Beti izanen da ederragoa 21na doan pilota partidua 21-4 doana baino”. Baina balio al du kirolean pizgarri den horrek kultur jardunean? Nola eragiten du sortzaileengan lehiaketa, txapelketa eta dirulaguntza deialdietan lehiatzeak? Zeintzuk izan daitezke alternatibak? Galdera hauek erantzuten saiatuko da atal honetako hirukotea.Bertsolaritza izango da agian lehia modu esplizituenean bizi duen disziplina, ondo daki Oihana Arana bertsolari eta idazle eskoriatzarrak. Baina azken urteetan gaiari itzuli bat ematen saiatu dira Senora sariketan. Idazlea eta itzultzailea da Danele Sarriugarte elgoibartarra. “Beste zerbait” izeneko eleberri mutantea argitaratu berri du, haren ibilbideko hirugarrena. Mikel Ayllon laudiotarra ere idazle eta itzultzailea da. Besteak beste, Urruzuno literatur-lehiaketako egonaldien koordinatzailea ere bada. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
--------
1:02:41
--------
1:02:41
1. Guneak egin du
"Nor" eta "zer" guztiek behar dute "non" bat; espazio bat, gune bat. Euskarazko kulturak ere ezinbesteko ditu topalekuak, baina ditugun apurrak korrontearen kontra ari dira, logika ekonomikoak guztia irensten duen garai honetan.“BaDA!bil” podcastaren hirugarren denboraldia hasteko eskaintza kulturala izaera komunitariotik lantzen duten hiru espazio ezagutuko ditugu atal honetan. Inaki Sagardoy iruindarra Laba proiektua hezur-mamitzen aritu da burubelarri. Irakaslea eta musikaria da, besteak beste. Bilboko Bira Kulturguneko kide da, berriz, Oihana Bartra bertsolaria eta irakaslea. Diru publikoaren iturria itxi badiete ere, Bilboko euskaldunen topaleku izaten jarraitzeko borrokan ari dira. Hirukotea ixteko Izar Mendiguren kazetari eta bertsolari laudioarra. Aiaraldea ekintzen faktorian ari da, haien leloak dioenez, eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz egiten. Eta anabasaren gidari eta bidelaguna Amets Aranguren.
--------
46:21
--------
46:21
0. baDA!bil, Kulturaren 60. Jaialdiaren atariko
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko.Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
--------
0:33
--------
0:33
6. Zuzenekoa DA!
"BaDA!bil" podcastak zuzeneko atala izan du Durangoko Azokaren 59. edizioarekin bat etorriz eta bigarren denboraldiari amaiera jartzeko. Hiru sortzaile gonbidatu ditugu aurreko ataletan sortu diren galderen bueltan solasteko.Urteak dira Amancay Gaztanaga, zestoarra, oholtza gainean dabilela. Momentu honetan "Renata" lanaren sormen prozesuan dabil eta aurtengo Azokara "Martin Martina" trilogiaren lehen bi liburuak ekarri ditu. Benat Sarasola donostiarra, literaturaren bueltan ibiltzen den kultur kritikari, itzultzaile, editore eta idazlea da. Bigarren eleberria argitaratu du 2024an, "Coca-cola bat zurekin". Idoia Asurmendi aramaioarrarentzat ere ez da lehenengo Azoka. 2021ean aurkeztu zuen bere lehenengo diskoa eta 2024an atera du "De amar y desandar" diskoa.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" poscasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.