Saltar al contenido
PodcastsArteBasilika

Basilika

Basilika
Basilika
Último episodio

87 episodios

  • Basilika

    Subua #01 | Sara Gómezen ekarpena

    18/03/2026 | 55 min
    Nola filmatu iraultzaren ondoren egiteke dauden iraultzak? Sara Gómez zinemagile kubatarraren lanetan aurkitu dezakegu erantzun bat. Saio honetan, 'Mi aporte' (1972) filmaz aritu gara: emakume langileen hitza jaso ahala bere burua destolesten duen dokumental kritiko batez.

    Erreferentziak:

    Brenez, Nicole. 2021. 'Cine de vanguardia: instrucciones de uso'. La Fuga, Metales Pesados.

    García Espinosa, Julio. 1995. 'La doble moral del cine'. Voluntad.

    Gómez, Sara, zuz. 1972. 'Mi aporte'. ICAIC.

    Lord, Susan, eta María Caridad Cumaná (ed.), Víctor Fowler Calzadarekin. 2021. 'The Cinema of Sara Gómez: Reframing Revolution'. Indiana University Press.

    Roma, Valentín. 2025. 'Mi aporte. Sara Gómez'. La Virreina.

    Sarrionandia, Joseba. 2025 [1979]. "Zinema inperfekto baten alde". In 'Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980)', Josu Martinezek editatua. Pamiela.

    Varda, Agnès, zuz. 1963. 'Salut les Cubains'. Société Nouvelle Pathé, Ciné-Tamaris.
  • Basilika

    Koro #12 | Fakultateko taldeak: 2010etik 2025era

    04/03/2026 | 3 h 12 min
    YouTubek industria konkistatzean irudiaren presentzia indartu zuen, erreferentziaz betetako bide markatu baten bidez profesionalizaziora bultzatuz. Distantzia falta zaigun arren, COVID-19ak ekarritako bakarkako sormena eta espazioaren garrantzia aztertuko ditugu. Gurekin izango da Niko Bortolini, Nize taldeko kidea , gako hauek eta beste gehiago aletzeko.
  • Basilika

    Formaedukia #08 | oinarria, aurkakotasuna. superestruktura

    29/01/2026 | 1 h 15 min
    Itzuli gara oporretatik eta nola. Stuart Hallen lana hartu eta Marx eta Gramsciren eskutik egin ditugu loturak Monique Wittig, Judith Butler eta Gayatri Spivakekin. Zerk osatzen du hankaz gora jarri behar dugun oinarria? zer da azken buruan determinatzailea? nola egin aurka?

    forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika ⛪️
  • Basilika

    Kairos #06 | Bioaniztasunaz, Unai Pascualekin

    29/12/2025 | 1 h 23 min
    Sarri aritzen gara berotegi efektuko gasez, deskarbonizazioaz eta bestez, baina bizi dugun krisi ekologiko sakonak baditu beste zenbait aurpegi ere. Unai Pascual ikerlariak badaki zerbait horietako batez: bioaniztasunaz, bizi duen arriskuaz eta ezinbestean hartu beharreko neurriez.

    Musika:
    Argi Zantzuak - Eneko Munduate (2024)
  • Basilika

    Formaedukia #07 | beste zerbaitez zerbait

    30/10/2025 | 1 h 10 min
    Beste zerbait argitaratu du Danelek consonnirekin. Zirikan egin zen lehenengo aurkezpena Ibaik lagunduta. Biharko formaedukia aurkezpen haren grabazioa da. Eleberri mutante bat mutazioz josia. Euskal Herriko indarkeria sarearen lanketa literarioa. #Formaedukia zuzenean

    forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.
Más podcasts de Arte
Acerca de Basilika
Basilika podcasting espazio bat da, arakatu nahi duena pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta egungo kultur ekoizpenaren forma askotarikoen gaurkotasun-harremanetan. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, programatzaileak, zinegileak, kazetariak) eta egiteko moduak biltzen ditu, podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko. Oraingoz hauek dira programa horiek : Sakoneta, Berdela, Zeelanda Berria, Sector Conflictivo, Phoenix Ragazza, Koro eta Besaulkia. https://basilika.eus/
Sitio web del podcast

Escucha Basilika, Historias y cuentos para dormir y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.es

Descarga la app gratuita: radio.es

  • Añadir radios y podcasts a favoritos
  • Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
  • Carplay & Android Auto compatible
  • Muchas otras funciones de la app
Basilika: Podcasts del grupo