47 episodios
- Iruñeako Laban eta jendaurrean burutu da “Yoko Ona” podcastaren 6. denboraldiko azken atala. Labar artista eta Naxker taldeko Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindo izan dira gonbidatuak eta hizpideak, berriz, ugari eta sakonak. Lotsak emakumeen eta sexu edo genero disidenteen gorputzetan eragin duenaz, autoestimuaz, iruzurgilearen sindromeaz, gainkonpentsazioaz eta lotsa bandoz aldatzeaz aritu dira besteak beste. Gonbidatuak eta, jakina, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia. Ainhoa Vitoriak gidatu du solasaldia ohi bezala.
- Haur zirela igo ziren lehen aldiz taula gainera Maren musikaria eta Aissa Intxausti bertsolaria. Afizioa ofizio bihurtzeaz, emakume artisten infantilizazioaz, politikoki lerratzen ez diren artistez eta bertsoaren munduan feminismoak eragin duenaz aritu dira, bestak beste, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin.
- Eider Rodriguez eta Kattalin Miner idazleak dira, baita egia zale amorratuak ere. Fikzioaz, auto-fikzioaz, errealitatea eta egiaren arteko aldeaz, gezurrak esateaz eta aura misteriotsua duten pertsonez aritu dira, besteak beste, "Yoko Ona" podcastaren atal honetan Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin batera izan duten solasaldi animatuan.
- Virginia Woolfek bezala, sormenari zabaltzeko aukera emango duen gela propio bat aldarrikatuz abiatu du denboraldia “Yoko Ona” podcastak. Must +Pro topagunearen barruan elkartu dira seigarren denboraldia abiatzeko Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia, Ainhoa Vitoriak gidatzen duen podcastera eta beste hiru musikari emakumezko bildu dira solasaldira, Putas Amak taldeko Nahikari eta Lorea eta Alai, musikaria eta ekoizlea.Sortzeko leku fisiko eta mentala aldarrikatu dute aho batez, askotan falta izaten den aukera. Batez ere musikaria emakumezkoa denean.
Más podcasts de Cultura y sociedad
Podcasts a la moda de Cultura y sociedad
Acerca de Yoko Ona
"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak modu atseginean aztertuz.
Sitio web del podcastEscucha Yoko Ona, WORLDCAST y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.es

Descarga la app gratuita: radio.es
- Añadir radios y podcasts a favoritos
- Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
- Carplay & Android Auto compatible
- Muchas otras funciones de la app
Descarga la app gratuita: radio.es
- Añadir radios y podcasts a favoritos
- Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
- Carplay & Android Auto compatible
- Muchas otras funciones de la app


Yoko Ona
Escanea el código,
Descarga la app,
Escucha.
Descarga la app,
Escucha.
Yoko Ona: Podcasts del grupo





























