Saltar al contenido
PodcastsArteLau Haizetara

Lau Haizetara

Ainhoa Llona
Lau Haizetara
Último episodio

375 episodios

  • Lau Haizetara

    Erakusketearen ardatzak baserriko lanak, garai bateko lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidu diran berbak eta ezagutzak dira

    11/10/2026
    Baserriko lanak, garai bateji lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako berbak eta ezagutzak dira Galdakaoko Torrezabal kultur etxean ikusgai dagoan Baserriko lanen eta lan-tresnen izena eta izana erakusketearen ardatzak. Gorane Intxaurragak atondu dau erakusketea, bere etxean gordetako tresnak eta inguruko beste baserri batzuetatik batutako piezak bilduz.

    Europako Ondarearen jardunaldien barruan antolatutako proposamen honek baserriko bizimodua ezagutzeko erea emoten dau, lurra lantzeko lanabesetatik hasi eta sukaldean, etxe barruan edo ganaduagaz lotutako zereginetan erabilitako tresnakaz jarraituz. Erakusketearen helburua, baina, ez da objektu zaharrak erakustea bakarrik; tresna horren izenak, erabilerak eta eurekaz lotutako ezagutza be berreskuratzea da.

    Intxaurragak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, erakusketearen alderdi garrantzitsuenetako bat hizkuntzea eta ahozko ondarea dira. Izan be, tresna askoren izenak eta erabilerak ezezagunak dira gaur egungo belaunaldientzat. Bere esanetan, antxinako berbak, esamoldeak eta ohiturak galtzen joan daitekez, ez badira jasoten eta ondorengoei transmitiduten. Horregatik, nagusiei euren bizimoduaren, lanen eta erabilitako tresnen inguruan galdetzea eta jasotako informazinoa gordetea garrantzitsua dala nabarmendu dau Gorane Intxaurragak.

    Baserriko lanen eta lan-tresnen izena eta izana erakusketaz gain, Galdakaoko Udalak inguruko landareak eta ondare naturala ezagutzeko proposamenak be eskainiko dauz urrian zehar, Gorka Menendez etnobotanikako doktore eta ikertzaile galdakoztarraren eskutik. Era berean, Andra Mari elizara bisita bi be egingo dira urriaren 17an (gaztelaniaz) eta 24an (euskeraz), Jesus Muñizen eskutik.
  • Lau Haizetara

    Arrazakeria eta xenofobia dira gorroto-delituen motibazino nagusiak Euskadin

    10/10/2026
    Aurreiritziek, arbuioak edo etsaitasunak eraginda, desbardintzat hartzen diran pertsonen edo kolektiboen kontrako delitu-jokabideak dira gorroto-delituak. Delitu honeek bere horretan jarraitzen dabe Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak argitaratutako azken txostenak erakusten dauzan datuen arabera. 2025ean %18 murriztu ziran Ertzaintzak gorroto-delitutzat erregistrau ebazan intzidentziak Euskadin (2025ean 193 kasu; 2024an, barriz, 236). Arrazakeria eta xenofobia izan ziran motibazino nagusiak, sexu-orientazino eta identidadeagaz lotutakoen aurretik.

    Jon-Mirena Landa EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak Lau Haizetara saioan zehaztu dauanez, datu horreek ez dira zuzenean gorroto-delituen kopurua. Poliziak atzemondako gertakariak dira, eta ostean Fiskaltzak eta epaileek zehaztu behar dabe deliturik egon dala ala ez. Poliziak jasotzen dauzan estadistikek, fenomenoaren argazki bat baino ez dabe erakusten. Ganera, gorroto-delituen "zifra baltza" oso handia izan daiteke, Landaren eretxian. Azaldu dauanez, hamar gertakaritik bakarra identifikatu daitekela kalkuletan da. Horregaitik, estadistikek gora egiteak ez leuke zertan esan gura delitu gehiago egiten diranik, hobeto detektatzen dirala baino.

    Gorroto-delituen kontrako borrokan daukaguzan erronken inguruan galdetuta, Zuzebide Penaleko katedradunak argi esan deusku gorroto-delituen kontrako borroka ez dala zuzenbide penalera mugatu behar. Diskriminazinoaren aurkako legeak, administrazinoaren esku-hartzeak, zehapenak eta prebentzinoa lehenago aktibau beharko litzatekez.

    EHUko Kultura Zientzifikoko Katedrak antolatuta, Jon-Mirena Landak gorroto delituen inguruko berbaldia eskaini eban joan dan urriaren 2an, Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan, Gorroto-delituak Euskadin: kontzeptua eta gaurko errealidadea izenburupean.
  • Lau Haizetara

    'Kuba: blokeo genozida gelditu!' lelopean ospatuko da 'Kuba Eguna'

    09/10/2026 | 24 min
    Urriaren 10ean, zapatuan, Kuba Eguna ospatuko da Bilboko Errekalde auzoan. Euskadi-Cuba alkarteak antolatutako jardunaldiak, 'Kuba: blokeo genozida gelditu!' izango dau lelotzat, eta Kubako gaur egungo egoerearen inguruko kontzientzia zabaltzea eta alkartasuna bideratzea izango dira helburu nagusiak.

    Tony Merlan Euskadi-Cuba alkarteko kideak Bizkaia Irratian adierazo dauanez, gaur egun oso gatza da Kuban bizitzea. Argindarraren hornidurea da arazo nagusietako bat. Azaldu dauanez, herritarrek egunean zehar bi ordu inguruko argindarra izan leikie, baina "ez dakizu zein ordutan izango dan". Horrek eragin zuzena dauka eguneroko bizitzan. Argindar falteagaz gain, inflazinoaren eta pobreziaren gorakadea be nabarmendu dau Merlanek. Osasunaren arloari jagokonez, gaur egun egoerea tamalgarria da. Bere esanetan, haurrren heriotza-tasak gora egin dau, eta botiken faltea be arazo larria bihurtu da.

    Euskadi-Cuba alkarteak martxan daukazan alkartasun-kanpainen barruan, Habanako William Soler Ospitale Pediatrikoari laguntzeko lehen fasea gauzatu da. Maiatzera arte, ia 240.000 euro bildu dabez eguzki-energiako instalazinoak erosteko. Orain, bigarren fasean, eguzki-panel barriak erostea da helburua, ospitaleko beste eremu batzuetan jartzeko. Argindarraren hornidurea bermatzen laguntzea gura dabe.

    Tony Merlanek AEBetako gobernuak Kubaren kontra ezarritako neurriak be aitatu dauz, eta azkenaldian garraioaren arloan jarritako murrizketen ondorioak salatu dauz. Bere esanetan, Karibeko inguruko portuetan milaka edukiontzi dagoz Kubara heldu ezinik, eta horrek egoera are gehiago zailtzen dau.

    Testuinguru horretan egingo da Kuba Egunaren 4. edizinoa. Urriaren 10ean, egun osoan zehar, umeentzako jarduerak, Kubako kirolak, beisbol bateorako tunela, domino eta bestelako ekintzak izango dira Errekaldeko plazan. Kubako dantzak eta musikea be izango dira. Egunaren beste helburuetako bat alkartasuna bideratzea izango da. Emakumeentzako material higieniko-sanitarioa batuko da.
  • Lau Haizetara

    Atzerritartasun, Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen gaineko Kongresua Euskalduna Jauregian

    08/10/2026 | 0 min
    Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Ongizate eta Erronka Demografikoko sailburuordeak integrazinoan ipini dau fokoa, beragaz eukitako kontualdian. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailak antolatuta, Atzerritartasun Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen Nazilnoareteko I. kongresua egiten dabilz Euskalduna Jauregian.

    Legarretak esan deusku migratzaileei harrera ona eta egokia egitea oso garrantzitsua dala, baina integrazinoan dagoala gakoa, horretan ahalegin handia egin behar dala. Migratzaileak gizatiartu beharraz be egin deusku berba, multzo moduan hartzen ditugulako, baina euren artean amets eta proiektudun pertsonak dagozala: gizonak, emakumeak, umeak... perfil ezbardinetako jentea, beharrizan ezbardinekin.

    Bagilean onartu zan Migrazino eta Asilorako Europako Ituna, eta orain inplementazinoaren txandea da. Legarretaren arabea, horretan argibideak falta ditue Espainiako gobernuaren aldetik. Biltzar honetan ezagutza partekatua sortzen ahaleginduko dira, ezagutza horretatik abiatuta administrazinoetara eta erakunde eskudunetara ailegetako moduko proposamenak egiteko. Era askotako 700 pertsona inguru dabilz parte hartzen: administrazino publiko eta migrazinoetako arduradunak, etorkinei laguntzen deutsien gizarte-erakundeak eta alkarteak, unibertsidadeak, ikertzaileak, arlojo juridikoko profesionalak, enplegu, prestakuntza eta hezkuntza-arloetako eragileak eta abar.
  • Lau Haizetara

    10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, 82,9 milioi euro mobilizatuz hipoteka-maileguetara

    02/10/2026
    Eusko Jaurlaritzako GazteAval programak 474 gazteri lagundu deutso lehen etxebizitza erosten. Guztira, 10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, eta horri esker, 82,9 milioi euro mobilizatu dira hipoteka-maileguetan.

    Programak gazteen emantzipazinoa erraztea dau helburu, etxebizitza erosteko behar dan aurrezkiaren oztopoa gainditzen lagunduta. Izan be, Jaurlaritzaren arabera, etxebizitza bat erosi gura dauen personak, batez beste, 45.800 euro inguru behar dauz aurrezki moduan. GazteAvalek gainera, Eusko Jaurlaritzak Emantzipa eta beste neurri batzuk be lantzen dauz gazteen emantzipazinoa bultzatzeko. Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria dan Adrian Lopezek Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, helburua gazte gehiagori euren bizitza-proiektu personal eta profesionalak Euskadin garatzeko aukerea emotea da.
Más podcasts de Arte
Acerca de Lau Haizetara
Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak… Bestelako tarte bereziak be bai: eleiz gaiak, literaturea, Euskal Herriko Unibertsidadea etabar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea)... Informazinoa eta entretenimendua ordu bitan zehar. Gugaz bat egin gura badozu lau@bizkaiairratia.eus helbidea dozue erabilgarri.
Sitio web del podcast

Escucha Lau Haizetara, El Descampao y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.es

Descarga la app gratuita: radio.es

  • Añadir radios y podcasts a favoritos
  • Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
  • Carplay & Android Auto compatible
  • Muchas otras funciones de la app