Saltar al contenido
PodcastsMúsicaBertso jarriak

Bertso jarriak

Berria
Bertso jarriak
Último episodio

54 episodios

  • Bertso jarriak

    Kattalin Arabolaza | Gu garela arazoa

    06/09/2025 | 5 min
    Kattalin Arabolaza Palomo (Oiartzun, Gipuzkoa, 2009). 9 urte zituela hasi zen bertsotan, Haurtzaro Ikastolako bertso eskolan, eta bertan aritu zen DBH 2. mailara arte. Oreretako Xenpelar Bertso Eskolan jarraitu zuen bertsotan, eta orain Oiartzungo Martzelina elkartean ere ari da. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu du bi aldiz. Bietan finalera iritsi da.

    Gu garela arazoa

    Doinua: Askatasunaz.

    1.-

    Gaur eguneko kontua da hau

    ez biharra, ez atzoa

    teknologiak jo duenetik

    guganako erasoa

    hor etortzen da adikzioa

    izeneko marrazoa

    ta pantaileri nahiz ta botatzen

    diegun erru osoa

    ez ote gara konturatuko

    gu garela arazoa

    2.-

    Egunez egun gai honek dauka

    ikaragarrizko sona

    dirudienez pantailek dute

    falta zaigun zoriona

    haurrena ere ailegatu da

    ta tamalez ezta broma

    horren goiz hartzen dute eskutan

    ta gainera marka ona

    ia idazten ikasi aurretik

    jasotzen dute aifona

    3.-

    Pisa dorrea Erroman dago

    eta Parisen Eiffela

    ahalik urrunen bidaiatuta

    handitzen denez nibela

    irri txiki bat argazkirako

    ta postureo itzela

    ta sareetan zintzilikatu

    ezin zitekeen bestela

    jendeak gu non ibili garen

    jakin nahi balu bezela

    4.-

    Mobila hartu eskutan eta

    ia dirudigu markes

    orduak pasaz txateatzeko

    ohean etzanda ahuspez

    ta aurrez aurre hitz egiteko

    hain lotsati ta hain trakets

    beraz, atea jo beharrean

    ez nau harrituko batez

    bizilagunak gatza eskatzeko

    idatziko dit uatxapez

    5.-

    Instagrameko historia bat

    eta tiktokeko trenda

    hatzaz goraka pasa ohi dugun

    ehunka reelsen zerrenda

    zenbat denbora pasatzen dugun

    ezin genezake zenba

    pantaila aparte uztea horren

    konplikatua al zen ba?

    Kontrolatua zirudiena

    beharrezko bihurtzen da

    6.-

    Begira zagun gugana eta

    gutxiago ingurua

    bakoitzak hasi behar du eta

    bere kontrako gudua

    ez dezagula alferrik galdu

    minutua, segundua

    ohartu gabe tita batean

    aldatzen denez mundua

    orainak ihes egin aurretik

    altxa dezagun burua
  • Bertso jarriak

    Kattalin Arabolaza |Gu garela arazoa

    06/09/2025 | 5 min
    Kattalin Arabolaza Palomo (Oiartzun, Gipuzkoa, 2009). 9 urte zituela hasi zen bertsotan, Haurtzaro Ikastolako bertso eskolan, eta bertan aritu zen DBH 2. mailara arte. Oreretako Xenpelar Bertso Eskolan jarraitu zuen bertsotan, eta orain Oiartzungo Martzelina elkartean ere ari da. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu du bi aldiz. Bietan finalera iritsi da.

    Gu garela arazoa
    Doinua: Askatasunaz.

    1.-
    Gaur eguneko kontua da hau
    ez biharra, ez atzoa
    teknologiak jo duenetik
    guganako erasoa
    hor etortzen da adikzioa
    izeneko marrazoa
    ta pantaileri nahiz ta botatzen
    diegun erru osoa
    ez ote gara konturatuko
    gu garela arazoa

    2.-
    Egunez egun gai honek dauka
    ikaragarrizko sona
    dirudienez pantailek dute
    falta zaigun zoriona
    haurrena ere ailegatu da
    ta tamalez ezta broma
    horren goiz hartzen dute eskutan
    ta gainera marka ona
    ia idazten ikasi aurretik
    jasotzen dute aifona

    3.-
    Pisa dorrea Erroman dago
    eta Parisen Eiffela
    ahalik urrunen bidaiatuta
    handitzen denez nibela
    irri txiki bat argazkirako
    ta postureo itzela
    ta sareetan zintzilikatu
    ezin zitekeen bestela
    jendeak gu non ibili garen
    jakin nahi balu bezela

    4.-
    Mobila hartu eskutan eta
    ia dirudigu markes
    orduak pasaz txateatzeko
    ohean etzanda ahuspez
    ta aurrez aurre hitz egiteko
    hain lotsati ta hain trakets
    beraz, atea jo beharrean
    ez nau harrituko batez
    bizilagunak gatza eskatzeko
    idatziko dit uatxapez

    5.-
    Instagrameko historia bat
    eta tiktokeko trenda
    hatzaz goraka pasa ohi dugun
    ehunka reelsen zerrenda
    zenbat denbora pasatzen dugun
    ezin genezake zenba
    pantaila aparte uztea horren
    konplikatua al zen ba?
    Kontrolatua zirudiena
    beharrezko bihurtzen da

    6.-
    Begira zagun gugana eta
    gutxiago ingurua
    bakoitzak hasi behar du eta
    bere kontrako gudua
    ez dezagula alferrik galdu
    minutua, segundua
    ohartu gabe tita batean
    aldatzen denez mundua
    orainak ihes egin aurretik
    altxa dezagun burua
  • Bertso jarriak

    Danel Herrarte | Bizi ditudan bi munduari jarriak

    30/08/2025 | 3 min
    Danel Herrarte (Aramaio, Araba, 2004). Peru Abarrategi irakasle zuela hasi zen bertso eskolan, gaztetxotan. 2019ko Arabako Eskolartekoan kantatu zuen lehenengo aldiz, eta hurrengo urtean Kuadrillarteko Sariketako txapela irabazi zuen, Aramaioko Izenbakuek taldeko kide modura. Arabako Bertsolari Txapelketan bi bider kantatu du gaur artean; 2022an parte hartu zuen aurreneko aldiz, eta iazko txapelketan ere aritu zen kantuan.

    Bizi ditudan bi munduari jarriak

    Doinua: Elizan sartu ziradenian A


    1.-

    Mundu honetan badaramatzat
    ia hogeita bat urte
    Ta gutxiegi direla ere
    edonork esango luke
    Aitakeria jarrera_ordea
    ona denik ez dut uste
    Nik hogeita bat urtez bizia
    bertsotan jarri nahi nuke

    2.

    Baserri giro bete-betean
    jaio nintzen buruz buru
    Baina ni enaiz baserritarrik
    finena izan seguru
    Bizi izan ditut baserri giro,
    herri eta hiriburu
    Eta kanpotik begiratuta
    bereizten ditut bi mundu

    3.

    Nahizta bakoitzak ireki didan
    maitasun handiz atea
    Nabaria da bi mundu hoiek
    duten polaritatea
    Baserriaren lan beharra ta
    hiriaren disfrutea
    Nola uztartu litezken zail da
    niretzako esatea

    4.

    Jende artean naizenaz inoiz
    agertu arren lotsati
    Lotsak harrotzen ongi_ikasi dut
    denbora_aurrera joaki
    Harrotasuna ez da ordea
    baserri giroan aski
    Probatu duen gozo bat ezin
    ken dakioke haur bati

    5.

    Konfort gunea alboratzea
    kontu erraza al da ba
    Nahizta guztiok gustuko dugun
    bizimoduan patxada
    Gizartearen lege berriei
    jarraika ari bagara
    Aurrerapena atzerabide
    izango da beharbada

    6.

    Nola guztiok gurpil berari
    bultza ta bultza gabiltzan
    Ni ere enaiz gurpil hortatik
    bereizteko kapaz izan
    Baina bereiztu izan nautenez
    gauza batzuek bizitzan
    Horra sei bertso nire bizitzaz
    nahi duenak entzun ditzan
  • Bertso jarriak

    Patxi Iriart | Memoriaren olana

    23/08/2025 | 3 min
    Patxi Iriart (Hiriburu, Lapurdi, 1988). Zientzia Ekonomikoetan lizentziaduna da. Euskal Herriko Laborantza Ganberan ari da lanean 2014. urteaz geroztik.
    11 urte zituela, Baionako bertso eskolan hasi zen Karlos Aizpurua irakaslearen gidaritzapean. Bere lehen plaza bertso eskolako lagunekin egin zuen Baionan.
    Azken urteetan Itsasuko bertso eskolako kide da.
    Txapelketei dagokienez, eskolartekoetan parte hartu du hainbat urtetan, eta 2004an Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoa irabazi zuen. Xilaban ere hainbat alditan parte hartu du, eta 2021ean finalean kantatu zuen. 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusian aritu zen aurrenekoz.


    Memoriaren olana

    Doinua: Orainaldiko idazlan batek


    1.-

    Hirurogeita hamabostean Franco jenerala

    Borrokaturik jarri zieten gerla tribunala

    Zuzenaren kontra bala

    Garbitu zituzten hala

    Jon eta Angel, Jose, Ramon ta Humberto bezala


    2.-

    Guretzat Txiki ta Otaegi bada historia

    Entzun dut beren motiboetan ez zela ongia

    Gogora-ren teoria

    Egiaren hilobia

    Orai garbitu nahi al dute gure memoria?


    3.-

    Frankismoaren kontra borrokan emanik bizia

    Nora joan da errespetua, nora dezentzia?

    Utzitako herentzia

    Ez da ez delinkuentzia

    Nola ez dira izanen gure erreferentzia?


    4.-

    Orduan bizi baziren Franco ta faxisten peko

    Gaurko solasak bizikidetza eta bakez lepo

    Debekua oroitzeko

    Trantsizioa zer zepo

    Demokraziak badu oraindik bide egiteko


    5.-

    Kondaira bera emanen dute bihar eta etzi

    Beharko dugu gure egian itsuki sinetsi

    Nahiko gaituzte hertsi

    Baina ezin dugu etsi

    Diferenteak baikara ezin gaituzte irentsi


    6.-

    Otaegi ta Txikik merezi dute narratiba

    Beren izenak jalgi ditzagun zulotik argira

    Olana berriz mendira

    Olana plaza erdira

    Zuzena hori delako eta gureak baitira
  • Bertso jarriak

    Koldo Gezuraga | Larru-hutsik

    16/08/2025 | 5 min
    15 bat urte zituela kantatu zuen lehenengoz, Busturiko jaietan; eta BBK sariketa izan zuen lehen txapelketa. 18 urte zituela, Bizkaiko Txapelketarako sailkatze fasea zen eskualdeko txapelketan hartu zuen parte. Ordutik, Bizkaiko Txapelketan abestu du bi urtero. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta Gernika-Lumoko Lilibertso taldeko kidea.

    LARRU-HUTSIK

    Doinua: Egunsenti batean

    1-

    Zu, ibilitakoa
    zarpail lehenean
    sedukzio bideen
    pausu herrenean
    orain berriro hemen
    zaude kemenean
    izarapeko estalpe
    ustez lerdenean
    ausardiaz aritu
    zara DM-an
    maitasun asko omen
    duzu DNAn
    baina hotza sartzen da
    logela denean
    biluzik dagoena
    norbera denean.

    2-

    Jolasten hasi ordez
    ahaztuta paripez
    hizketan jardun zara
    sentibera txipez
    "berdintasuna sortu
    nahi dut bat-egitez
    gozatu parekotzat
    ditugun praktikez"
    hain esaldi bortitzik
    ez dio nornahik, ez
    gizon bat zara, horrek
    dakarrena maitez
    lokabetu ezean
    barne rol zenbaitez
    behintzat disimulatzen
    ahalegindu zaitez.

    3-

    Sexua ez da organo
    baten hazkundea
    baizik (e)ta elkarri piztu
    nahia azkurea
    gaur berak ezarri nahi
    du latitudea
    zure goiko aldera
    ekarri du behea
    iztartean ageri
    zaion orubea
    seinalatuz hankekin
    sortu da V-a
    nahiz eta geziari
    hor geratu beha
    zure sentitzen duzu
    baina ez da zurea.

    4-

    Kopeta izerditan
    begiak dirdaitsu
    piztia da katutxo
    bat zena oraintsu
    utzi nahiean legez
    azala orbaintsu
    mugimendu mingarriz
    zabiltza alaitsu
    pornotik ikasia
    gorpuzten darraizu
    indarra baztertzeko
    ez baitzara gai zu
    zaplazteko, birao...
    guztia da haizu
    berari galdetzea
    otu ote zaizu?

    5-
    Geldian etzanda nahi
    zenuke jarraitu
    eta ahal den azkarren
    tratuak amaitu
    ez zazu zeurekoiki
    maindirea blaitu
    berak lehorte beste
    asperdura baitu
    energia zaizunez
    berariaz ahitu
    berea tenkatu da
    zurea nasaitu
    gorputz bat bistan baina
    ene, ze lasaitu
    zure zilborrak soilik
    eszitatzen zaitu.

    6-

    Larru jotzea eten
    eta parebako
    egia bota dizu
    zure kalterako:
    «Koldo, utzi dezagun
    beste baterako
    ez dagoen lekutik
    ez da aterako
    sexua izan daiteke
    hamaika erako
    baina betiere funts
    berberaren gako:
    enpatia behar da
    eginahalerako
    plazera bera ere
    ardura delako».
Más podcasts de Música
Acerca de Bertso jarriak
Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Udan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Sitio web del podcast

Escucha Bertso jarriak, nanana y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.es

Descarga la app gratuita: radio.es

  • Añadir radios y podcasts a favoritos
  • Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
  • Carplay & Android Auto compatible
  • Muchas otras funciones de la app
Bertso jarriak: Podcasts del grupo
  • Podcast Urubia
    Urubia
    Noticias, Noticias diarias
  • Podcast Hizlandia
    Hizlandia
    Noticias, Noticias diarias