Powered by RND
PodcastsArteEz gatoz Paristik

Ez gatoz Paristik

Berria
Ez gatoz Paristik
Último episodio

Episodios disponibles

5 de 12
  • Bihotzondokoak
    Bihotz bat taupaka. Amateur hitza kulunkatzen. Amateurrez hitz egitera baikatoz oraingoan. Merkatu logikak moldatutako kultur ereduak uzten dien tarte gero eta estuagoaz. Kulturgileen eta komunitatearen arteko loturaz. Gure kultur sistemaren balizko arritmiez. Ustezko basamortuez Uste basatiez. Laburbilduz: segidako elektrokardiograman ageri den guztiaz.
    --------  
    57:18
  • Espazioa
    Bazen behin eztanda handi bat. Baziren gero izarrak, planetak, zulo beltzak... Eskolan erakutsi ziguten. Espazioan mututasuna nagusi dela ere bai. Dardarak badiren arren, ez dagoelako garraiatuko dituen airerik, bitartekaririk. Eskolatik kanpo ikasi genuen antzeko zerbait gertatzen dela kulturaren gure galaxian ere. Unibertso honetakoak garela, geuretik dardarak sortzen, baina espazioak ez digula oihartzun egiten. Eta gure kultura planeta beregain, satelite, asteroide edo Saturnoren eraztunetako harri puska ote den... Teoria ezberdinak daude. Elkarrizketatuak, Mikel Ayllon, Olatz Salvador eta Iñigo Arandia. ZUBI-MUSU BAT, Maite Arroitajauregi Mursego-k, John Cagek Gertrud Steinen hitzekin sortutako Story kantua berrasmatuz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta. Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta. Entzun dituzu, Monsieur leCreperen M.L.C. (x YPSEN x LACASIA x PANDO); Skakeitanen Eklipse; Saguxarren Lurraren geruzak; Maialen Ibarraren Beti falta da zerbait; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Kaskezurren Algoerritmo; eta Jupiter Jon-en Navajo kodigoan. Esker bereziak, Amaia San Vicenteri. Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak. Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik. Babesle, Berria egunkaria. Laguntzaile, Irizar eta Laboral Kutxa.
    --------  
    55:32
  • Apo, epe, epai
    Aizkoraren epaia erraldoiaren kontra. Enborra eraitsi arte zartaka. Eta enborra ohol, ohola mahai, mahaia epaimahai. Erakunde publikoek antolatutako sarien eta beken banatzeko. Gaur gaurkoz, sortzaileen eskubideen erauzketan zaildutako sistema bat. Sortzailea apo sentiarazteraino. Elkarrizketatuak, Ainara Azpiazu Axpi, Harkaitz Cano eta Castillo Suarez. ZUBI-MUSU BAT, Miren Narbaiza Martiartuk, Garazi Arrula Ruizen Lurraz beste liburuko Felicidad ipuineko pasarte bat musikatuz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta. Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta. Entzun dituzu, Koraturen Aizkolari; Mikel Vegaren Hautua; Izaki Gardenak-en Baimen gabe; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Zaldiboboren Kolore, kolore; eta Kokein-en Ate joka (Mursegorekin). Esker bereziak, Amaia San Vicenteri. Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak. Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik. Babesle, Berria egunkaria. Laguntzaile, Irizar eta Laboral Kutxa.
    --------  
    40:25
  • Ogiaren bidea
    Gauza jakina da: sormena eta kultur ekintza ezinbestekoak ditugu pertsona eta gizarte gisa hazteko, iruditeria pertsonal eta kolektiboa etenik gabe elikatzen segitzeko. Zein bizimodu opa die gure gizarteak, baina, euskarazko kulturaren orantza ontzea, jarduera artistikoari ekitea, erabakitzen duten sortzaileei? Sormena edota interpretazioa ogibide izan nahi izatea zenbateraino da hautu gauzagarri gurean, zenbateraino ameskeria? Artistarik kiskaltzen ote da gure kultur sistemaren labean? Galderoi datu zehatzekin erantzuten hasteko bidea ireki du LANARTEAk, aurkeztu berri duen Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzei Buruzko I. Inkestarekin. Elkarrizketatuak, Lide Hernando, Nerea Loiola eta Oier Zuñiga. ZUBI-MUSU BAT, Ibon Rodriguezek, Sabin Muniategik Alatz pozgarria izenburuarekin euskarara ekarritako Juana de Ibarbourouren poema musikatuz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta. Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta. Entzun dituzu, Beleren Beruna Urre; Sofaren Zelatun; LANARTEAren Euskal sorkuntza larrialdian koplak; Esan Ezinen Besterik ez (Habirekin); Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Delirium Tremensen Mundu zoragarria; eta Bloñen Erbiak. Esker bereziak, Amaia San Vicenteri. Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak. Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik. Babesle, Berria egunkaria. Laguntzaile, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irizar eta Laboral Kutxa.
    --------  
    40:52
  • Ispilua
    Dinosauroa iratzarri zenean, matxismoak han segitzen zuen. Eboluzio behar handirik gabe. Dinosauroa iratzarri zenean, kulturaren ispiluak han segitzen zuen. Arrakala askorik gabe. Gizarteari isla egiten. Elkarrizketatuak, Itxaro Borda, Ane Garcia, Miren Artetxe eta Amancay Gaztañaga. ZUBI-MUSU BAT, Ines Osinagak, Miren Amurizaren kopla batzuk musikatuz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta. Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta. Entzun dituzu, Maite Idirinen Ahizpatasuna; Verde Pratoren Agertokian neskatila; Habiaren Emazteen fabore; Gori Goriren Landare sakratuak; Xirula Mirularen Han zeuden; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Hertzainak-en Guantanamera; eta Perlak-en Ahaztu hasteko. Esker bereziak, Amaia San Vicenteri. Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak. Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik. Babesle, Berria egunkaria. Laguntzaile, Irizar eta Laboral Kutxa.
    --------  
    49:34

Más podcasts de Arte

Acerca de Ez gatoz Paristik

Ba ez, ez gatoz Paristik. Ezta Madrildik ere. Ze inporta nondik. Hemen gaude, hori da kontua. Kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egitera gatoz. Liburuak eta diskoak zatikatuko ditugu. Kukuaren koplak kantatuko ditugu. Adi begiratuko diogu artifizioari. Aldarrikapena ipar eta sormena orratz. Ongi etorri LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen bidaia kolektibora.
Sitio web del podcast

Escucha Ez gatoz Paristik, Hotel Jorge Juan y muchos más podcasts de todo el mundo con la aplicación de radio.es

Descarga la app gratuita: radio.es

  • Añadir radios y podcasts a favoritos
  • Transmisión por Wi-Fi y Bluetooth
  • Carplay & Android Auto compatible
  • Muchas otras funciones de la app

Ez gatoz Paristik: Podcasts del grupo

  • Podcast Dunbala
    Dunbala
    Música
  • Podcast Hizlandia
    Hizlandia
    Arte
  • Podcast Kinka
    Kinka
    Ciencias, CATEGORY_NATURE
Aplicaciones
Redes sociales
v7.23.9 | © 2007-2025 radio.de GmbH
Generated: 10/11/2025 - 2:30:50 PM